DMCorporativewww.lainmaculadahernani.com
letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

Zentroaren nortasuna

• La Inmaculada Ikastetxea pertsonaren garapen osorako bideratutako eskola kristau eta bizentiarra da; euskal kulturan eta egungo errealitate sozial eta kulturalean murgildua, mende batean zehar Hernaniarren zerbitzuan.

• Hezkuntza-elkarte gogotsu eta dinamikoa osatzen dugu. Ikasleen garapen pertsonala eta akademikoa jomuga dugularik, etengabe formatzen eta baliabide didaktiko berrien bila gabiltza.

• Pertsona arduratsuak eta ahalik eta hobekien prestatuak heztea da gure ikastetxearen xedea; azken finean, pertsonari espiritu kritikoa ezartzea eta ingurukoekin lankidetzan jarduteko borondatea lantzea.

Ikasleen prestakuntza osoaren alde lan egiten dugu, pertsonaren, bizitzaren eta munduaren ikusmolde kristauaren arabera.


• Beharrik handienak dituztenen aldeko apustua egiten dugu, bai maila ekonomikoan, bai intelektualean, bai besteren batean.

• Jesusen Berri Onaren baloreen arabera hezten dugu, eta hauen bidez Jainkoaren Maitasuna ezagutzera ematen dugu.

• Justiziaren eta guztiekiko elkartasunaren aldeko konpromisoa bultzatzen dugu, gizartean beharrezkoa den hobekuntzan eta aldaketan biziki parte hartuz.

• Gure ingurunetik abiatuz, hau da, Hernanitik, euskal kultura eta euskara zabaltzeko konpromisoa hartzen dugu, beste errealitate soziokultural batzuen aberastasunari begiak irekiz.



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz